XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IÑAUTERIYETAKO DEIA EUSKALERRIYARI

1922 urtian nere aitak egin zun biaje bat Iruñe'ra, bere lagun Modesto Lasaga'rekin.

Ez dakit zer asunto zen.

Ta Iruñe'tik Lesaka'ra eldu zirelik, Modestok erran zion paratu bear zitula Lesaka'ko iñauteriari bertsuak, ta bertso orien doñua izan bear zela Lesaka'ko zortzikoren bat.

Ordun, eldu zirelik bidian, gogotu zaizkion gure aitari bertsu ok, ta an bidian bertan kantatu zion iru edo lau, berak momentuan egiñak.

Bai gustatu ere Modesto Lasaga'ri, ta erran zion: - Oriek kopiatu egin bear dituk!.

Ta ala egin zun aitak, etxera etorrita.

Urrengo egunian deitu zion Modestori bere ostatura, eta kantatu zitun denen antziñian bertso oriek.